XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hirugarrena: izan bedi ebazpen honen zioa Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuko buruaren txostena.
Bilbon, 1995.eko urriaren 3an.
Ogasun eta Finantzen zuzendari nagusia, JAVIER URIZARBARRENA BERNARDO
Elmet, S.L. sozietateak, B48483465 IFK duela, Inbertsiorako Zerga Pizgarriei buruzko uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauan araupetutako zerga-onurei heltzeko egindako eskabidea eta Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuburuaren 1995.eko irailaren 29ko proposamena ikusita.
Zuzendaritza Nagusi honi otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauko 67.2. artikuluan eta abenduaren 21eko 134/88 Foru Dekretuko 26.4. artikuluan emandako ahalmenak direla bide, hauxe EBATZI DUT:
Lehenengoa: Elmet, S.L. sozietateari, 1992-1993.eko inbertsioaldian zehar egin izandako inbertsioak direla eta, zerga-onura hauek emango zaizkio:
1. Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren menpekoak izan, eta zenbatu daitezkeen inbertsioei dagozkien egintza eta kontratuetarako, kuotaren %95eko hobaria.
Hobari horretatik kanpo geldituko dira sozietate eragiketak, ganbio letra eta beronen ordezko agiriak nahiz igorpen eginkizuna egiten dutenak.
2. Aktibo orokorretan egindako inbertsioen zenbatekoaren gaineko %20ko zerga-kreditua, 4.976.748 pta.-koa alegia; eta %40,787.893.003 pezetako zenbatekoaren gainean, 315.157.201 pezetakoa, alegia.
Eta hori guztia Sozietateen gaineko Zergan sartu beharreko kuotari ezarriko zaio.
Kuota nahikoa ez dela-eta ezarri gabe geldituko den kenkaria gehienez hurrengo lau ekitaldiotan egin ahal izango da.
3. Aurreko 2. puntuan adierazitako zerga-kreditua, 8/1988 Foru Arauko 4.3 eta 5. artikuluetan xedatutakoa ezarriz, 400.000 pezetan gehitu da enplegua sortzeagatik.
4. Pizgarriak jaso dituzten inbertsioen amortizazio askatasuna.
Bigarrena: aurreko atalean eskatutako zerga-onurak emango dira; hala ere, kasuan-kasuan behar den ikuskapenak indarrean iraungo du, bai eta uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauko 2 eta 8. artikuluetan xedatutakoak ere.
Hirugarrena: izan bedi ebazpen honen zioa Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuko buruaren txostena.
Bilbon, 1995.eko urriaren 3an.
Ogasun eta Finantzen zuzendari nagusia, JAVIER URIZARBARRENA BERNARDO